jueves, 1 de diciembre de 2011
Lehen gitarra 14 urterekin etorri zitzaion eta izebaren eskuetatik jaso zuen.Aberdeengo Rosevear Musika Zentroan lortu zuen, bizikleta baten ordez instrumentua aukeratu zuenean.
Une horretatik aurrera, Kurten helburua banda bat sortzea izango zen eta AC/DC edo Led Zepeelinen abestiak jotzen zituzten, baina bigarren hezkuntzan zebilenean, ez zitzaion batere erraza egin, bere kideek ez baitzuten musikarako gaitasun berezirik. Geroxeago aurkitu zuen Krist Novoselic, Young kaleko zubiaren beste aldean bizi zen punk-rock zalea. Novoselicen ama edergintza areto baten jabea zen -Maria's Hair Design- eta zenbaitetan haren bigarren solairua erabiliko zuten praktikatzeko. Urte batzuk pasa eta gero, Kurtek berarekin banda bat osatzeko proposamena luzatu zion Novoseliciri eta bere lehenengo bandatako bat zen Fecal Matterren etxeko grabazio bat utzi zion: Illiteracy Will Prevail. Azkenean, Novoselic Cobainengana etorri zen eta Nirvanaren oinarriak ezarri zituzten.
Lehenengo urteetan, bateriajolez maiz aldatu behar izan zuten, Chad Channing taldera elkartu zen arte. Honekin, Bleach grabatu zuten, 1989an Sub Pop Recordsek argitaratua. Hala ere, Cobain ez zegoen Channingen estiloarekin gustura eta Dave Grohlek hartu zuen haren ordea. Grohlekin lortu zuen taldeak arrakastara eramango zuen albuma grabatzea, Nevermind (1991) eta, 1993an , berriz, In Utero diska atera zen.
Nirvanaren arrakasta ez zen batere erraza izan Kurtentzako. Medioen jazarpena nozitu zuen eta taldearen fans ero haiek gorroto zituen.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
