Kurt Cobain
jueves, 1 de diciembre de 2011
Lehen gitarra 14 urterekin etorri zitzaion eta izebaren eskuetatik jaso zuen.Aberdeengo Rosevear Musika Zentroan lortu zuen, bizikleta baten ordez instrumentua aukeratu zuenean.
Une horretatik aurrera, Kurten helburua banda bat sortzea izango zen eta AC/DC edo Led Zepeelinen abestiak jotzen zituzten, baina bigarren hezkuntzan zebilenean, ez zitzaion batere erraza egin, bere kideek ez baitzuten musikarako gaitasun berezirik. Geroxeago aurkitu zuen Krist Novoselic, Young kaleko zubiaren beste aldean bizi zen punk-rock zalea. Novoselicen ama edergintza areto baten jabea zen -Maria's Hair Design- eta zenbaitetan haren bigarren solairua erabiliko zuten praktikatzeko. Urte batzuk pasa eta gero, Kurtek berarekin banda bat osatzeko proposamena luzatu zion Novoseliciri eta bere lehenengo bandatako bat zen Fecal Matterren etxeko grabazio bat utzi zion: Illiteracy Will Prevail. Azkenean, Novoselic Cobainengana etorri zen eta Nirvanaren oinarriak ezarri zituzten.
Lehenengo urteetan, bateriajolez maiz aldatu behar izan zuten, Chad Channing taldera elkartu zen arte. Honekin, Bleach grabatu zuten, 1989an Sub Pop Recordsek argitaratua. Hala ere, Cobain ez zegoen Channingen estiloarekin gustura eta Dave Grohlek hartu zuen haren ordea. Grohlekin lortu zuen taldeak arrakastara eramango zuen albuma grabatzea, Nevermind (1991) eta, 1993an , berriz, In Utero diska atera zen.
Nirvanaren arrakasta ez zen batere erraza izan Kurtentzako. Medioen jazarpena nozitu zuen eta taldearen fans ero haiek gorroto zituen.
martes, 29 de noviembre de 2011
Kurt Cobain eta Courtney Love
1990ean ikusi zuen Courtney Lovek Kurt eszenatoki baten gainean lehen aldiz. Everett True kazetariaren hitzetan, aurkezpen ofiziala 1991ko maiatzean izan zen Loas Angelesen. Beste biografia batzuk 1989an bateratzen dituzte Portlanden, baina1992an Sassyri eskainitako elkarrizketa batean, bikoteak Los Angeleseko data aipatu zuen, L7 eta Butthole Surfersen emanaldi batean.
1992eko otsailaren 24an ezkondu ziren Waikikiko hondartzan, Hwaiin, eta abuztuaren 18an jaio zen izan zuten alaba bakarra, Frances Bean Cobain.
Love ez zen gustukoa Nirvanaren jarraitzaileen artean eta hauek Cobain erabiltzen zuela uste zuten, bere ospearen mesede. Cobain eta Lennon konparatzen zituzten kritikoek Love eta Yoko Ono ere alderatu zituzten. Ebidentziarik ez badago ere, Courtneyren banda zen Holeren Live Through This arrakastatsuaren gehiengoa Cobainek idatzitakoa zen zurrumurruak zabaldu ziren.
1992an, Courtneyk, haurdun zegoela ezjakinean, heroina hartu zuela argitaratu zuen Vanity Fair aldizkariak eta zipriztin ilunak erantsi zitzaizkion amaren irudiari. Cobain-Love bikoteak medioen arreta pizten zuen lehen ere, baina orain Frances adikzioan jaioa zen jakin nahi zuten, eta akenean, ikerketa batean bukatu zuten: guraso izateko gaitasunik ba ote zuten? Ondoriorik gabe itxi zuten ikerketa eta bikoteak Vanity Fair aldizkariak hitzak testuinguruz kanpo hartu zituela esan zuen.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)