martes, 29 de noviembre de 2011

Kurt Cobain eta Courtney Love

1990ean ikusi zuen Courtney Lovek  Kurt eszenatoki baten gainean lehen aldiz. Everett True kazetariaren hitzetan, aurkezpen ofiziala 1991ko maiatzean izan zen Loas Angelesen. Beste biografia batzuk 1989an bateratzen dituzte Portlanden, baina1992an  Sassyri eskainitako elkarrizketa batean, bikoteak Los Angeleseko data aipatu zuen, L7 eta Butthole Surfersen emanaldi batean.
1992eko otsailaren 24an ezkondu ziren Waikikiko hondartzan, Hwaiin, eta abuztuaren 18an jaio zen izan zuten alaba bakarra, Frances Bean Cobain.
Love ez zen gustukoa Nirvanaren  jarraitzaileen artean eta hauek Cobain erabiltzen zuela uste zuten, bere ospearen mesede. Cobain eta Lennon konparatzen zituzten kritikoek Love eta Yoko Ono ere alderatu zituzten. Ebidentziarik ez badago ere, Courtneyren banda zen Holeren Live Through This arrakastatsuaren gehiengoa Cobainek idatzitakoa zen zurrumurruak zabaldu ziren.
1992an, Courtneyk, haurdun zegoela ezjakinean, heroina hartu zuela argitaratu zuen Vanity Fair aldizkariak eta zipriztin ilunak erantsi zitzaizkion amaren irudiari. Cobain-Love bikoteak medioen arreta pizten zuen lehen ere, baina orain Frances adikzioan jaioa zen jakin nahi zuten, eta akenean, ikerketa batean bukatu zuten: guraso izateko gaitasunik ba ote zuten? Ondoriorik gabe itxi zuten ikerketa eta bikoteak Vanity Fair aldizkariak hitzak testuinguruz kanpo hartu zituela esan zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario