Bere aita Donal Lenald Cobain zen eta ama, berriz, Wendy Elizabeth Frandenburg. Arreba gazteago bat ere bazuen, Kimberly, 1970ean jaioa.
Oso goiz hasi zen musikarenganako zuen interesa agertzen eta, bere izeba batek dioenez, The Beatlesen hainbat kanta abesten zituen eta Ramones taldearen jarraitzalea ere bazen.
Mutikoaren bizitza erabat aldatu zen, berak 7 urte zituenean, gurasoak banatu zirenean. 1993ean egin zioten elkarrizketa batean zera esan zuen:
- Goibel sentitu nintzela gogoratzen dut, triste nire gurasoengatik. Lotsatu egiten nintzen nire eskolako kideen aurrean, nik haiek zuten bezalako familia klasikoa eta arrunta nahi bainuen niretzako: aita, ama... Ziurtasuna nahi nuen. Gorroto nien gurasoei arrazoi horregatik!
Eskolako garaian, kirolak ez zion arretarik piztu. Gurasoen presioak borrokalarien ekipoan parte hartzera eraman zuten, baina nahiago zituen arteko klaseak. Klasean, marrazten egon ohi zen, giza anatomiaren xehetasunak edo Michael Jacksonen karikaturaren bat eginez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario